Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Morau eta Beñardoren azalpena Euskal-Herriari


data2015-12-09data  Esan ziguten Kursalekoek, deitu ziguten Victoria Eugeniakoek, behin baino gehiagotan aipatu ziguten EITBkoek eta baita Tabakalerakoek ere, Donostia 2016koak negarrez daudela uste dut, eta programatzaile kutural bat baino gehiago omen dabil burua paretaren kontra jotzen, aukera galdua dela-eta, lasai, "sortuko dira beste arrainontziak", izango dira "kutxabank-fest" gehiago, baina oraingo honetan, asko sentituta ere, ezingo duzue zuen "garito" entzutetsuetan Morau eta Beñardoren azken emanaldia eskaini.

Egia esanda, oso zaila zen Gaztelupekoen eskaintza paregabeari aurre egitea. Alde batean zer; sosa, itzal kultureta, auditorio bat, entzulego "selektoa", izen handiko jende "koola" eta eguberrietako telebistako programazio-hutsuneak betetzeko komodina. Bestean, berriz, taberna , gau giroa, izerdia eta hurbiltasuna; par, txistu, edalontziak eta lagunak, kasik etxekoak; etxeko-janaria, etxeko-ardoa, etxeko-jendea... Ulertzen duzue ez da hala? Ezin egin muzin bigarrenari. Azkarrak dira Gaztelupekoak eta hain ongi ezagutzen dituzte gure ahuleziak.

Horregatik, hauxe adierazi nahi diogu, irmo eta ozen Euskal Herriari, larunbata honetan Soraluzeko Gaztelupe tabernan esango diegu agur arrainentzako himno hauei, bada garaia-eta eskutik askatzeko. Eta bi abisu garrantzitsu:

1. Historian lehen aldiz zuzeneko disko bat grabatuko dugu paretako motorraren tabernan (egun bigarren solairuan dago). Bai egia da, eta kantuak sareratuko ditugu ondoren, edonoren eskutan uzteko.Lasiai ohikatu, hitz-egin,... guztiak jasoko baititugu.

2. Hori gutxi ez, eta irudi bidezko kronikako protagonistak ere izan zaitezkete Gorka Belasko @txikerretxea-k gure mendi-arrain artistak,sketchcrawl-a egingo baitu. Biziki maite zaitugu.

Ez dakit bertan kabituko garen, baina gogoan hartu, historian behin baino gertatzen ez den gertakari horietako bat izango dela. Dylanek Newporten jo zuenean bezala, BBKliven Coldplayk puak partitu zituenean bezala, Bonok zuzeneko batean txorkatila bihurritu zuenean bezala, Zuek ikusi...!!



3 iruzkin daude

idigar

2017-11-10 | Lagun estimatu baten kamisetak bideratu nau txoko honetara. Eta hau topatu, Jexuxen bizi filosofia beraren fruitu. Emozionatu nau xumetasunak, gertuko harremanen baliok, hartu eman elikagarriak, ez merkantilizazioak... Badaukat non inspiratu, non arnastu, nola askatasunerako bidea egin, burujabetzarakoa, elkar ekin.

morau

2015-12-10 | Bai, arrazoi duzu jauna!

bassmatti

2015-12-10 | azken parrafoan bat ahaztu duzue: Iturgaiz akordeioa jotzen. Momentazua. sorte on. Ondom pasa. Mila esker. hurrengorarte!

Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons