Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

It is the end


data2015-11-22data  Bai, laster iritsiko da amaiera, eta ez dakit arindua den somatzen dudana, ezinegona, beldurra edota nekea. Ziurrenik denetik apur bat, baina beno, azkenean pizten den guztia amatatu beharra dagoenez, lortu dugu ideiak antolatu eta zentzuzko amaiera bat irudikatzea arrainontzat.

Aitortzen dut errazagoa izan zela nola hasi erabakitzea, eta temazoa izan naizela amaiera "ofiziala" egitearekin. Baina, behingoagatik, zikloa publikoki ixtera behartu dut ene burua. Halako kaka eman dizuet azken hiru urte eta erdian; arrainak gora eta behera, kantuen prozesua, zuzeneko emanaldiak, zuzenekoen kronikak, diskoa... Nola desagertuko ginen bada, argia itzali eta atzeko ate txikitik, inori ezer esan gabe?

Are gehiago, ez dut ikusmiratik kendu, sekula, kantuen sortzea/hazitzea/heldutasunera iristea/ azaltzea izan dela egitasmo ero honen funtsa, beraz, prozesu horren azken atala falta da, kantuak eskutik utzi eta bere kaxarako bidean jartzea, agur esatea alegia. Une hori non pentsatzen duzun ezin diezula kantuei onura gehiagorik ekarri, eta beraz, hobe dutela entzulearen baitan geratzea. Nolabait azaltzeko; kantuen azken larrua erakutsi beharra daukagu, eta gorde, Arrainentzako Himnoen azken gorpuzkera.

Beraz, bai, erabaki dugu nola amaituko dugun kontua, eta azken arrain-besta antolatu dugu guretzat bereziki maitea den leku batean (ez, ez da sekretua) eta lagunez inguratuta (ez ez da party itxia). Noski, taberna giroan (inor ez dadin gose edo egarri geratu), eta ahalik eta erarik naturalenean egiteko.

IRAGARPENA:

Azken arrain-festa
egingo dugu, abenduaren 12an Soraluzeko Gaztelupe tabernan. Gaueko 23:00etan hasi eta zuzenean grabatuko dugu, gero egindakoa sarean eskuragarri jartzeko.


Beno, eta hau guztia kontatuta, sekulako zama kendu dut bizkarretik, orain bai, orain publikoa da, ARRAINENTZAKO HIMNOEN AZKEN EMANALDIA EGINGO DUGU. Honek ez dauka atzerabiderik. Bertan elkar ikusiko dugulakoan... musu handi bana!



Iruzkin 1 dago

txarli

2015-11-28 | Aupa bikote! Ezin gertuatu, AlegĂ­n kontzertuak dituguta. Ondo pasa!!

Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons