Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Arizkungo besta naturalak!


Tumatxak, jotzen hasteko moduan

data2015-10-31data  Baztango herri bat, sagar asko, auzolanean berreskuratutako XVII.mendeko dolare bat eta antolatzaile talde fina, ez da besterik behar sekulako besta montatzeko. Horixe pentsatu nuen, nahi baino lehenago, autoan Arizkundk bueltan genetozela (kasualitatea, gau hartan Balerdik jotzen zuen Beran). Artean Daniel Martin Mooren azken diskoa entzuten ari ginen, gustura, oso gustura, egun oso luzea izan baitzen hura.

Goizean entsegua, ondoren bazkaria Pettirekin (Beñardo eta bien urtebetetze eguna zen). Bapo jan eta edan genuen, Rafa Berrioren kantuak idazteko moduaz eztabaidatu genuen, eta kafea hartu genuen, harritzekoa, alkoholik saltzen ez duten kafetegi/meremdu-leku horietako batean. Egur eta arrosa kolore asko duen leku horietako batean, alegia, eta ondoren, bakoitza berera. Beñardo eta biok Arizkun aldera, 18:30ean geneukan jarria hitzordua.



Zuzen zuzen iritsi ginen Gamioxarreko dolarearen atarira, lehendik ere ezagutzen genuen lekua. Bidean aurreko urteetan baino jende gutxiago sumatu genuen, baina bai, han hemenaka ikusten genituen gazte-taldeek eta dolarearen aurrean deskargatzen ari zen furgonetak adierazi zigun baietz, han gertatzen ari zela Kirikoketa Bestaren XVI. alea. Furgoneta inguruan zeudenek bero agurtu gintuzten, Xabi eta lagunak ziren (Tumatxa taldea) trastoen garraioan ari zirenak.

Ekipoa, teknikoa, Beñardo loteria tokatu zaiguk hire urtebetetze egunean. Tumatxakoek montatu eta probatzen zuten bitartean, herrian bueltaxka bat eman eta, laster batean konturatu ginen aurrekoetan baina jende gutxiago zegoela, hori bai zeudenak dantzan ari ziren. Zer pozgarria den euskal dantzak modu naturalean dantzatzen ikustea, jantzi berezirik gabe, parafarnealiarik gabe, edade guztietako gizon-emakumeak borobil handi batean, erdian txirula eta ttunttuna, eta inguruan erdizka, pika... Zer ikusirik ez herri guztietako bestetan antolatzen diren dantza-exibizoekin.



Itzuli ginen Gamioxarrera, lekua egin, gure trastu guxtiak montatu, probatu... eta zuzenean hasi ginen, baziren-eta 20:30ak. Gure emanaldiaren gainean hiru gauza baino ez ditut aipatuko:
1. Nabaritu zen, asko gainera, goizean entsegua egin genuela.
2. Baztango giroa beti da berezia, ez dute txalorik egiten, baina, bere modura, entzuleri entregatua dira, entzuleri beroa. Zer jo eta zer ez adierazten ziguten (kar, kar, kar), eta azkenean, kasu egin genien.
3. Xabi (ezagutzen dudan antolatzailerik adeitsuenetako bat) berandu etorri zen, dotore-dotore jantzita ezkontza batetik eskapo eginda.

Ongi, oso ongi pasa genuen, mila esker guztiei eta bukatutakoan kanpora atera ginenean, koturatu ginen kanpoan zeudela lehenag frontoian dantzan aritutako gehienak, han, txalapartari, albokari eta trikitilari nahasketa kaotiko baina emankorrean, mutil-dantza eta La Pollaren bertsioak, jaten, edaten, dantzan... Oso gutxitan atzematen dut egun, hain inguru gozagarria, hain konplexurik gabea. Benetan, oso beste gutxi ezagutzen ditut hain naturalak.




Entzun eta jaitsi

Emanaldiak

Arraina

Jaitsi osoa (mp3)

arraina2

Jaitsi osoa (wawe)

arraina3




Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons