Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Uda-kanta bilakatzeko bidean


data2015-06-23data  Harro esan dezaket, ez dela lehenengo aldia nire kantu baten remixa egiten dutena. Duela urte batzuk Jimmy Bidaurretak "Nork Daki" kantuarena egin zuen, Hotsak Dantzan diskoan (Gaztelupeko Hotsak). Disko honetan, zigiluko artisten kantu ezagunenetako batzuen bertsioak egin zituen, oraindik orain originala gertatzen den lanean. Eta nola ez, nire kanturik ezagunena aukeratu zuen:



Sekulako ilusioa egin zidan, eta Apeaderoko gau eroetan Morauren kantu bat jartzeko aukera eman zidan.

Waterpartys remix

Apeaderoko bezero eta langilea da Barru, "instituzioa" Hernaniko dantza-giroan, bai DJ gisara (Waterpartys) eta baita dantza-zale bezala. Horregatik ilusio bikoitza egiten dit, Beñardo eta biok egindako bi kantuen remixa egiteak.

Lehena, geuk The Smithsen kantua Jolly Boysen turmixetik pasata egin genuen perbertsioaren remixa da. Eramazu du izena, eta gure portalean uda-kantu bilakatzeko bidean dabil:



Bigarrenak, oso beste bidetik egiten du. Hiru Altzariak baladaren remix Comeladetsua da. Kantuak badu bere zati melankoniatsua, eta baita bere alde epikoa ere. Biak ala biak ageriago geratzen dira remix "minimalista" honekin:



Esandakoa ezin kexatu, eta gainera harro egoteko moduko arrazoiak ere baditudala ohartu naiz. Mila esker Waterpartys.

Entzun eta jaitsi

Emanaldiak

Arraina

Jaitsi osoa (mp3)

arraina2

Jaitsi osoa (wawe)

arraina3




Iruzkin 1 dago

Iñaki

2017-01-23 | Eztia mingain puntan jarri eta soundcloud-ek ez duitu kantak topatzen!!! Segur aski ez da zuen esku egongo, baina ea konpondu daiteken!!!

Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons