Arrainentzako Himnoak

Hemen zaude:

Berriak

Lehen urrezko diskoa eman ziguten

Hemen argazki gehiago. Mila esker Nekane, Txisku eta Sera." />
Hemen argazki gehiago. Mila esker Nekane, Txisku eta Sera.

data2015-06-14data  Uste dut ez ditudala eguraldi iragarpenak hainbeste begiratu azken bi urtetan. Euskalmet, Peio Zabala, segapotoko bizpahiru aplikazio... Gehienak ados, larunbatean giro nahasia izango zen lainotua eta euri xehea noizean behin, bereziki iluntzean. Orduan gertatuko omen zen euri-arriskurik handiena. Begiratu nuen astelehenean, begiratu asteartean, errepasatu asteazkenean, ostegunean, ostiralean, larunbata goiza iritsi zen arte. Eguerdia baino lehen erabaki behar genuen zirt edo zart egin. Krisi-gabinetea deritzote orain.

Bale, ez zen txalo egiteko moduko eguraldia; zerua oso lainotua, tenperatura egokia, ordea, eta uneren batean eguzki arrastoren bat. Ados, arrera egingo dugu, abisatu jendea. Gaur Morau eta Beñardok joko dute Telleri-Gaiñeko teilatu/terrazan. Bakoitzak ekar dezala otorduren bat prestatuta, gero guztiak konpartitu eta afari-merienda-kontzertua egin ahal izateko. Edaria denon artean ordaintzekoa. Zer gehiago behar da. Hernaniko "kaxkoan" imagina dezakezun lekurik ederrenetako batean festa antolatzeko? Ez genuen ikusiko eguzkia Santa Barbara atzean gordetzen, ez genuen gozatuko udako egunetako azken orduetako argitasun gozoarekin, baina hantxe izango ginen arrain egoskorrok.

Montatu genuen, probatu genuen, azpiegitura guztia prestatu, eta, iragarpen madarikatuen kondena betez, Adarra mendiko gailurrean lainoa itsatsi ahala, tanta erabeti batzuk sumatu genituen, ia-ia nabari ezin zirenak. Beno, sustua pasa eta eutsiko dio! Baina ez, tantek lotsa galdu ahala, jendea bertaratzen hasia zela, B plana jarri behar izan genuen martxan (neuk ere ez nekien B plana genuenik). Jaimatxo bat hemen, sonbrila bat han, teilatuak zeukan estalki txiki bat aprobetxatu, Marijok etxetik ekarri zituen estalki parea, kainaberak, sokak, trasto guztiak aldatu lekuz...Eta ordu laurdenaren buruan berrantolatua zegoen besta-gunea, inor gehiegi busti gabe, beno Zapi, agian, pixka bat gehiago.



Eta hasi ginen, pensatu baina pixka bat beranduago eta jendea ikusten genuen janaria biltzen zuen mahaiaren ingurura hurbildu eskua luzatu, edalontzia bete eta nola jartzen zen, adi, geu entzuten. Inbidia puntu bat ematen zuten, agian nahiago, oraingo honetan, "oholtzaren" beste aldean egotea. Baina behin hasita, ezin erokeri hauei atzera-martxarik sakatu.

Euria xehetzen joan zen, sabelak betetzen eta kantuak amaitzen. Zenbat lotsagabetzen ari den Beñardo! Ilundu ere, ilundu zuen bidean. Eta han geunden emanaldia amaitzekotan, Leirek (hernanikoa hau) pixka bat itxaroteko, lasterke aterperuntz egin eta eskuetan koadroa handi bat zekarrela bueltatu zen. Zer demonio ote da hau, Beñardo eta biok elkarri begiratuta. Laster azaldu zuen mikrofonoan, asko kostata, ze lotsatia den, koadro hura merezimendu osoz irabazitako urrezko diskoa zela, beno ikatzezko taloa. Guri berdin zaigu. Telleri-Gaiñeko teilatua askoz ere leku ederragoa da, Grammy, Tony; Oscar eta antzekoak ematen dituzten alimaleko antzoki handiusteak baino. Eta jendea zer esanik ez. Ez duzue sinetsiko, barre gozoetan bildutako une hunkigarria izan zen. Ez genuen malkorik isuri, baina kasik. Oso tipo zailduak gara Beñardo eta biok.



Beno eta festa bukatzeko, Morrin eta Iñakiren estrenua jendaurrean, ufaaa. Baganekien urte pare bat zebiltzala entseguekin, jo ta fuego, Iñakik oso ogi azaltzen duen bezala, rock & rolla egiten. Eta hantxe, lastima kantu bakarra egin zuten. Xabier Leteren Otsoak kantaren ye-ye bertsioa. Hori ezustekoa, eta are gehiago Zapi ikustea mikro aurrean jarri eta kantuan, UUUFA! Hori bai luxua. Izar bat jaio da!! Baina aholku bat: asko ikasi beharko duk Morauri itzala egiteko...

Performancearen ondoren, dantza pixka bat ere egin genuen, ustekabean, hau ere ez baitzegoen planean, eta horrela gertatu zen festa pixka bat luzatu zela, pintxatzeko erabiltzen ari nintzen telefonoari bateria agortu zitzaion arte. Beno, hobe garaiz, lehertuta nengoen eta trastoak jaitsi beharra zegoen, eskaileretatik, Telleri-Gainen ez baitago igogailurik. Ea nola molda dezakegun hori hurrengoan.

Entzun eta jaitsi

Emanaldiak

Arraina

Jaitsi osoa (mp3)

arraina2

Jaitsi osoa (wawe)

arraina3




Zure iruzkina egin







Erabiltzailea bere iruzkinen arduradun bakarra da.

Arrainentzako Himnoak-ek haiek ezabatzeko eskubidea du.

Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

morau@arrainentzakohimnoak.org

Licencia Creative Commons